J Martinak 'Paktua' kantua kaleratu du

J Martinak 'Paktua' kantua kaleratu du Kizomba erritmoak eta pop elektroniko melodikoa uztartzen ditu abestiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/j-martinak-paktua-kantua-kaleratu-du/@@download/image/PAKTUA 1.JPG
2024/04/10
Kizomba erritmoak eta pop elektroniko melodikoa uztartzen ditu abestiak.
J Martinak 'Paktua' kantua kaleratu du

J Martina taldeak laster kaleratuko duen Negu Gorri albumeko bigarren kantu aurrerapena argitaratu du. Lehena, Esku Burdin izan zen, eta orain bigarrena heldu da, Paktua izenekoa.

Kizomba erritmoen arrastoak eta pop elektroniko melodiko eta barea elkartu dituzte kantu berrian, eta ahotsen jokuek eta akordeek zentzu melankolikoa ematen diote abestiari. 

Letrari dagokionez, dezepzioaren inguruko hitzek kutsu erromantikoa hartu dute, eta gai sozialen eta pertsonalen arteko giro anbiguoa sortu dute. Testuinguru sozial eta politikoari erreferentzia egiten diote nolabait, eta kritika azaleratzen da. Hala diote letran: "Zurean bakeaz ari zaren bitartean/ Loreak, jendea, erretzen ari da". Esplizituki adieraztearen eta poetikotasunaren arteko jolasa da, eta bideoaren bitartez ere islatu dute hori.

Badator estudioarekin elkarlanean egin dute bideoklipa, eta bertan mitin politiko bat irudikatu dute, eta politika parlamentarioaren karikatura egin dute.