J Martina 2.0 eta Merina Grisek kontzertu batzuk emango dituzte elkarrekin udaberrian

J Martina 2.0 eta Merina Grisek kontzertu batzuk emango dituzte elkarrekin udaberrian J Martina banda formatuan arituko da emanaldi hauetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/j-martina-2-0-eta-merina-grisek-kontzertu-batzuk-emango-dituzte-elkarrekin-udaberrian/@@download/image/My project-1 (4).png
2023/02/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

J Martina banda formatuan arituko da emanaldi hauetan.
J Martina 2.0 eta Merina Grisek kontzertu batzuk emango dituzte elkarrekin udaberrian

Merina Gris eta J Martina taldeek iaz plazaratu zituzten euren lehen lanak, Zerua Orain eta Jaio Naiz Baina, hurrenez hurren. Merina Grisek Gureak ez zirenak  bertsioekin egindako EPa ere kaleratu zuen iaz.

Euren pop elektronikoaren zaleek aukera bikaina dute, elkarrekin biratxoa antolatu baitute udaberrirako. J Martina banda formatuan arituko da gainera. 

Honako hitzordu hauek lotu dituzte: apirilaren 15ean, Gasteizko Jimmy Jazzen; apirilaren 22an, Atarrabiako Totem aretoan; eta maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian. 

Maiatzaren 5ean, berriz, J Martina 2.0 Silitia taldearekin arituko da Donostiako Dabadaba aretoan.