J. J. Abrams-en musa berria?

J. J. Abrams-en musa berria? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/12
albiste-laburra
J. J. Abrams-en musa berria?
Star Wars trilogia berriaren lehen filmerako protagonista aukeratzerako orduan bikain asmatu zuen J. J. Abrams zuzendari eta ekoizleak: Daisy Ridley Hollywooden azken deskubrimendu handia izan da. Hala, Abramsek ekoiztuko duen hurrengo filmean hazten jarraitzeko aukera izango du. Kolma izango du lanak izenburu, eta 2003an Miarritzeko zine jaialdian saritua izan zen film israeldar baten moldaketa izango da. Hil ostean maite dituztenen zain geratzen diren izpirituak izango ditu filmak protagonista.