Izurri berria

Liverpooleko Unibertsitateko bi ikerlarik azaldu dutenez, Erdi Aroan Europa osoan zabaldutako izurri beltzak ez zuen jatorria Yersinia Pestis bakterian izan, gaur egun bizirik baina lo dagoen beste bakteria batean baizik. Bakteria hau esnatzeko arriskuari beste bat erantsi diote ikerlariek; bioterrorismoak bakteria hau erabili eta kalte handiak eragin litzakeela diote. Eta genetikoki aldatuko balute, kalteak are handiagoak izan litezke.