Izugarri ondo kontserbatutako dinosauro kumea aurkitu dute

Izugarri ondo kontserbatutako dinosauro kumea aurkitu dute Gainera kumea oilasko batek egingo lukeen moduan moduan uzkurtua topatu dute aurrautza barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izugarri-ondo-kontserbatutako-dinosauro-kumea-aurkitu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-03 a las 9.09.24.png
2022/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gainera kumea oilasko batek egingo lukeen moduan moduan uzkurtua topatu dute aurrautza barruan.
Izugarri ondo kontserbatutako dinosauro kumea aurkitu dute

Sekula aurkitutako dinosauro enbrioi osatuena topatu dute eta bere posizioa egungo oilaskoek eklosionatu aurretik hartzen duten posizioaren oso antzekoa da. 

Dinosauro kumea arrautza-oskolik ateratzear zegoela dirudi, hanka tartean sartuta burua. Baina ezezaguna den jazoera bat dela eta, kumeak ezin izan zuen bere lehen arnasaldia eman eta eklosionatu gabe geratu zen orain dela milioika urte atzera, Txinako hegoaldean aurkitu duten arte. 

Yingliang Group erauzketa enpresak aurkitu zuen 2000. urtean, baina 15 urte igaro dira norbait aurkikuntzaren garrantziaz jabetu den arte. Arrautzaren arrakaletan zehar hezur hauskor batzuk behatu litezke eta aditu talde bat ohartu da barruan altxor bat dagoela gordeta. 

Arrautza aztertu duten zientzialarien esanetan, arrautza fosilaren barruan sekula aurkitu den dinosauro enbrioi osatuena dago. Baby Yingliang bezala bataiatuta, dinosauro kume honek 70 milioi urte dituela estimatzen da, nahiz eta bere adin zehatza ezezaguna den. Oviraptorosaurio bat da enbrioia, teropodoen familiago dinosauroa, mokoduna eta orain dela 130 eta 66 milioi urte atzera bizi izan ziren hegazti modernoekin lotura zuzena duena. 

Dinosauro arrautza asko aurkitu badira ere, enbrioiak arraroak dira eta gehiago horren ondo kontserbatutakoak. Gehienetan hezur nahaspila bat aurkitzen da arrautzaren sakonean. 

Kasu honetan, Baby Yingliang-en burua bi hanken tartean aurkitzen da, belaunak tolestuak ditu eta bizkarra kurbatua. Egungo oilasko modernoen ezaugarri antzekoak ditu dinosauro kumearen jarrerak. Egungo oilaskoak ere kiribildu egiten baitira garatzen doazen heinean. Orain arte, kiribiltzeko modu hau hegaztietan soilik ezagutzen zen, enbrioi honen aurkikuntzarekin badakigu dinosauro batzuk ere berdin egiten zutela. Beraz, dirudienez, dinosauroetatik datorkie egungo hegaztiei eklosionatzeko modu hau.