Izua izuaren gainean

Angustia, Bigas Luna zuzendari kataluniarraren pelikula onenetakoa eta ezezagunenetakoa da. 1987an egin zuten, AEBetan, aurrekontu txiki batekin. Baina ikusi duen edonork nekez ahaztuko du. Bi neska zinemara joanen dira beldurrezko filma bat ikustera, baina aretoan gertaera beldurgarria jazoko da. Kontua da, orain, Sam Raimi zuzendariak film horren eskubideak erosi eta remake bat egiteko asmoa agertu duela. Spidermanen zuzendariak ongi ezagutzen du beldurrezko generoa, baina jatorrizkoak zuen xarma gainditzea zaila dirudi.