izozkiak erostera tankean

Seme-alabei agindutako izozkiak erosteko, Miroslav Tucek txekiarrak tanke bat gidatu zuen Hradec Kralove hiriko izozki denda bateraino. Tucek-ek armadari erosi zion hamabi tonako ibilgailu blindatua, baina inork ez zuen espero denda batera joateko erabiltzea. Poliziak 450 euroko isuna ezarri dio Tuceki. Hori bai, haurrek badakite agindutakoa betetzeko edozer egiteko prest dagoela aita.