Izotzean eserita galtzontzilotan

Mota guztietako marka arraro eta bitxiak hausteko ohitura oso zabalduta dago mundu osoan. Dena den, japoniarrak, korearrak eta txinatarrak jaun eta jabe dira kirol honetan. Hona hemen Txinan hautsi duten azken marka: 40 urteko Wan Zhongpingek lau ordu igaro zituen galtzontzilotan izotzaren gainean eserita. Guztira, 47 txinatarrek parte hartu zuten lehiaketan eta Wan nagusitu zen. Antolatzaileak Guinness liburuaren arduradunekin jarri dira harremanetan marka berria onar dezaten.