Izerdi aztertzaileak

Izerdi aztertzaileak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izerdi-aztertzaileak/@@download/image/28p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Ez da adarjotzea, ez. Antza, izerdia aztertzea etorkizun handiko lanbidea da. Unilever kosmetika multinazionalak, esaterako, milaka ikertzaile kontratatu ditu izerdia azter dezaten. Adituen arabera, besapean bizi diren mikrobioak dira izerdiaren usain txarraren errudunak. Ikertzaileok bakteria horiei aurre egiteko produktuak sortu behar dituzte, hau da, desodorante edo usain-kentzaileak. Horrexegatik, gertutik ezagutu behar dituzte besapeen nondik-norakoak. Langabezian bazaude, badakizu nora jo.