Izenordain neutroa Suedian

Izenordain neutroa Suedian Gazteek geroz eta gehiago erabiltzen dute 'hen' izenordaina, maskulinoa eta femeninoa ekidinez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izenordain-neutroa-suedian/@@download/image/banos_genero_neutro_berlin.jpg
2018/07/19
berria
Gazteek geroz eta gehiago erabiltzen dute 'hen' izenordaina, maskulinoa eta femeninoa ekidinez.
Izenordain neutroa Suedian

Suedieraz han izenordaina erabiltzen da maskulinoan eta hon femeninoan. Haiekin batera, baina, hen izenordaina erabiltzen hasi dira gazte suediarrak, generorik zehaztu gabe. Izenordaina herrialdeko mugimendu feministak zabaldu zuen, hizkuntzak genero bereizketa egiteari uzteko saiakeran, eta horrenbeste zabaldu denez, gobernuak ofizial bihurtu du.

Finlandian aspalditik existitzen den hän izenordainetik ateratako hitza da hen. Pixkanaka, gizarteko eremu guztietara hari da zabaltzen: politikan, eskoletan, prentsan...