“IZENBURURIK GABEKO ISTORIOAK” ***

“IZENBURURIK GABEKO ISTORIOAK” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izenbururik-gabeko-istorioak/@@download/image/80p76laia.jpg
2007/12/04
kritika
Testua: B.Malone
Laia
80.zenbakia
Azkar doa Laia taldea. Oso azkar. Laukotea 2006an elkartu zen, eta urtebete geroago, jende askoren aurrean aritzeko aukera egokitu zitzaien Bilbao Live jaialdian. Baga-Biga diskoetxeak kaleratutako hau beren lehen diskoa da, eta ondo laburbiltzen ditu taldearen ezaugarrietako batzuk: metala, rocka, popa eta ahots melodia itsaskorrak uztartzeko ahalmena dute bizkaitarrek. Dena den, ez dago Laia klasifikatuko duen sailkapen erabatekorik. Adibidez, Gu gara albisteak, Konturatuko zara eta Izena kantek Berri Txarrak gogorarazi dezakete, baina horren ondoan, non kokatu behar da Laia balada? Oraindik, ez dago esaterik. Denborak esango du.