Izenburu arrazistadun margolanen izenak aldatu dituzte Orsay museoan

Marie-Guillemine Benoisten margolanaren izen berria: Portrait de Madeleine
Marie-Guillemine Benoist margolariaren Portrait d'une négresse margolanak Portrait de Madeleine izenburua izango du hemendik aurrera, eta antzeko aldaketak egingo dituzte Parisko Orsay museoko beste artelanekin. Hain zuzen, négresse hitza arrazista eta peioratiboa da; aldaketa horiekin, Frantziako Gobernuak iragan kolonialistaren inguruan hausnarketa sakona egiteko konpromisoa hartu du, eta deitura arrazistadun margolanen izenei buelta bat emango diete.
Géricaulten 'Joseph' margolaneko protagonista haitiarra da eta modelo profesional moduan egin zuen lan Parisen.
Aldaketa Orsay museoan hasi dute, hain zuzen, modelo beltzen inguruko erakusketa berriarekin bat eginez. Ez dituzte izenburu originalak guztiz desagerrarazi; horren ordez, berriekin batera jarri dituzte, originalen testuinguru historikoa galdu ez dadin. Erakusketa berriko protagonista aipatutako Benoisten margolana izango da; 1800. urtean margotu zuen, esklabutza bertan behera uzteko mende erdia falta zenean. Hain zuzen, margolan honek fama nabarmena bereganatu zuen iaz, Beyonce abeslariak errodatutako bideoan agertu zelako.
Manet-en 'Olympia'-n Laure modelo beltza agertzen da.