Izen mistoak onartuko dituzte (azkenik)

Izen mistoak onartuko dituzte (azkenik) Euskaltzaindiak irizpidez aldatu du, eta Amaiur, Amets, Araitz, Askatasuna, Bihotz, edo Euri bezalako izenek izaera mistoa mantenduko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izen-mistoak-onartuko-dituzte-azkenik/@@download/image/izenak.jpg
2019/06/14

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Euskaltzaindiak irizpidez aldatu du, eta Amaiur, Amets, Araitz, Askatasuna, Bihotz, edo Euri bezalako izenek izaera mistoa mantenduko dute.
Izen mistoak onartuko dituzte (azkenik)

Alai, Aloña, Lur, Sua, Amaiur, Amets, Araitz, Askatasuna, Bihotz, Euri, Gixune, Ihintz, Iraultza, Nahi, Zeru... izen mistoak izaten jarraituko dute azkenik. Halaxe ebatzi du Euskaltzaindiak, irizpidez aldatu ondoren. Hain zuzen, izenak bi taldetan izan ditu banatuta: gizonen izenak eta emakumeenak. mistoak ere bi irizpide horien artean banatu zituen, gizon-emakumeen izenen bereizketa legeen bidez justifikatuz. 

Erabaki horrek gurasoen eta Bilgune Feministaren kexak piztu zituen, eta azkenik, hainbat izenen generoa misto mantentzea erabaki du Euskaltzaindiak. Azaldu dutenez, sexuaren araberako izen banaketarekin jarraituko dute, baina beste bat erantsi dute: izen epizenoen zerrenda. Emakumeei bezala gizonei jarri ahalko zaizkie izen horiek. Guztira, 500 bat daude oraingoz izen neutroen zerrenda horretan.

Hala eta guztiz ere, izen gehienek emakume-gizon banaketa dute oraindik, gehienak, elizarekin lotutakoak, eta baita leku izen batzuk ere. Esate baterako, oraindik emakumeen zerrendan daude: Lur, Sua, Ilargi eta Izaro, eta gizonen zerrendan aldiz: Iraitz, Aratz eta Maren.

Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri dago izendegi eguneratua.