Izen handiak Aste Nagusi Piratan!

Azkenik argitu dute Donostiako Aste Nagusi Pirataren egitaraua, eta aurtengo abuztuaren 11tik 19ra bitarte izen handiek animatuko dute Flamenka gunea. Guztira hamabost talde izango dira kaiko oholtza gainean, gauak zuzeneko musikaz girotzen.
Rock, pop, punk, elektronika, reggae, folk... denen gustuak asetzeko moduko egitaraua osatu dute. Bertan izango dira Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado, En Tol Sarmiento, Mice, Serrulla... Zeren zain zaude egitaraua osorik ezagutzeko?
Aste Nagusi Piratako musika egitaraua: Flamenka gunea
Larunbata 11: Fan & Go
Igandea 12: The Capaces eta Des-kontrol
Astelehena 13: En Tol Sarmiento, Ezetaerre eta Skakeitan
Asteartea 14: Krii kolektiboa
Asteazkena 15: Green Valley eta Mad Muasel
Osteguna 16: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Mice
Ostirala 17: Olatz Salvador eta Anje Duhalde
Larunbata 18: Serrulla eta Belako