Izarrak Lee Danielsen esanetara

Precious (2009) gordinarekin nazioartearen mirespena lortu izanak ate asko zabalduko dizkio Estatu Batuetako Lee Daniels zuzendariari. Orain esku artean duen proiektuan Robert de Niro handia eta Hugh Jackman galaia izango ditu bere aginduetara. Selma izango du titulu eta izen bereko Alabamako herrian afroamerikarrek giza eskubideen alde egindako martxa izango du ardatz. Daniels lagunaren eskutik Preciousen egindako debutarekin gustura geratu da antza, eta Lenny Kravitz kantaria ere izango da filmean.