Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa

Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa June Diaz izan da bigarren eta biak Euskal Herriko eskolartekoan arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izaro-bilbaok-irabazi-du-bizkaiko-eskolartekoa/@@download/image/FT13DLtXsAAOoGn.jpg
2022/05/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

June Diaz izan da bigarren eta biak Euskal Herriko eskolartekoan arituko dira.
Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu ziren larunbatean Larrabetzun, eta ia 200 gazte elkartu ziren bertan. Haizea Telleriak, June Diazek, Kelmene Abaituak, Jokin Ansotegik, Araitz Katarainek, Izaro Bilbaok, Naia Martinek eta Maialen Lagok kantatu zuten bat-batean, eta June Diaz eta Izaro Bilbao igaro ziren buruz burukora. Izaro Bilbaok bildu zituen puntu gehien eta Etxahun Lekue bertsolariak jantzi zion txapela.

Hain zuzen ere, lehen bi sailkatuak, Bilbao eta Diaz, izango dira ekainaren 18an Iurretan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean bertsotan arituko direnak. 

'Akerbeltzen Antxumak' taldea garaile Bizkaiko Taldekakoan
23 taldek parte hartu duten aurtengo taldekakoan, eta zortzi kanporaketa jokatu ostean, hiru finalaurreko eta finala jokatu zituzten Larrabetzun larunbatean, eskolartekoaren ondotik. Finalistak Koipelustriek, Urruxarrak eta Akerbeltzen Antxumak taldea izan dira, eta azken hau izan da hirugarren edizioko irabazlea. Jone Antsotegi, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Maddi Ibaibarriaga, Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal eta Sara Asenjok osatu dute Akerbeltzen Antxumak taldea. Finalean honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Bittur Altube, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Peru Madalena, Eneko Abasolo, Ixone Asategi, Gorka Lazkano, Nerea Ibarzabal, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Josune Aramendi.