“Izar horren heldua” ****

“Izar horren heldua” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izar-horren-heldua/@@download/image/94p54safi.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Jasone Sears
Saji
94.zenbakia
“Izar horren heldua” ****
Neguko kresal usaina dario Lekeitiotik datorren seikote honen aurkezpen lanari. Disko akustikoa da erabat, zortzi abesti goxo eta malenkoniaz betetakoekin. Konposaketen  sinpletasuna azalekoa besterik ez da, ñabardura eta detaile on asko baititu. Une batez, hasierako Itoiz etorri zaizkit gogora nahiz eta batere zerikusirik izan ez. Eta ez naiz haiek hobeagoak edo hauek okerragoak bezalako sinplekeriez ari. Taldea oraindik ezagutzen ez duzuen akustiko zaleek disko atsegin bezain ederra duzue entzuteke. Erreferentzia gogoan izan, zeresana emango dute eta: Saji, izar horren heldua.