Izar berria jaio da

Izar berria jaio da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izar-berria-jaio-da/@@download/image/2009411852dev_patel.jpg
2012/12/13
berria
Erresuma Batuan ezaguna zen, baina mundu mailan, ez zen inor. Eta orain, sekulako izarra bihurtu da. Horixe gertatu zaio Dev Patel aktoreari, Danny Boyle zuzendariaren Slumdog millionaire filmari esker, planeta osoan ospetsu egin den ogi-pusketadun mutilari. Oscarretako zurrunbiloarekin nahikoa ez, eta orain, M. Night Shyamalan zuzendariak aktore hindu-britaniarra fitxatu du The last airbender proiekturako. Martxoan hasi ziren Groenlandian pelikula filmatzen. Hori da hori bizimodu aldaketa!