Izar & Star

ziklo musikala hartuko dute Bilboko Cupula Aretoan apirila eta ekaina bitartean. Bertan, Bizkaiko hainbat taldek rockaren historiako disko esanguratsuenetarikoak joko dituzte zuzenean. Zikloa Capsula taldeak irekiko du eta David Bowieren Ziggy Stardust egokituko du. Emanaldia apirilaren 7an izango da. Hona bertan parte hartuko duten beste izen batzuk: Jukebox Racket, Sonic Trash eta Young Tallent Show (Aundienceko taldekideek osatua).