Izaki Gardenak zuzenean streaming bidez

Izaki Gardenak zuzenean streaming bidez Igandean Jimmy Jazz Gasteiztik zuzenean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izaki-gardenak-zuzenean-streaming-bidez/@@download/image/1055ee20-7951-4634-aa60-587f0dfa1c49.jpg
2020/06/10
berria

Testua: Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Argazkiak: Galder Izagirre

Igandean Jimmy Jazz Gasteiztik zuzenean!
Izaki Gardenak zuzenean streaming bidez

Kontzertua eskainiko dute Izaki Gardenak-eko lagunek, eta adi, abesti berriak aurkeztuko dituzte eta kontzertu berezi honetan. Emanaldia ekainaren 14an 21:00etan www.arabatu.com webgunean eskainiko dute. Taldea zuzenean ariko da, eta momentuan bakarrik ikusi ahal izango da. 

Jon Basagurenek adierazi duenez, "Garai zailak dira, gure normaltasun hauskorra irauli dutenak. Musika taldeentzat ere hala dira, Izaki Gardenak adibidez euren Dena oskol diskoaren biraren azken txanpan ziren, oraindik jotzeko gogoz". 

Bultzada bat behar zuen proiektuak, martxan jarriko zituen zerbait, eta Jimmy Jazzeko lagunen deia iritsi zen. Hain gertuko sentitzen duten aretoan taldeak streaming bidezko kontzertu bat eskaintzea zen plana, baina buelta pare bat emanda, are gehiago motibatuko zituen zerbait pentsatu zuten: kontzertuaren astean zehar Jimmy Jazz Gasteizen bertan egonaldi artistiko moduko bat egin, kanta berriak konposatu eta hori jendeak etxetik ikusi ahal izango duen kontzertuarekin borobiltzea. Beraz, igandekoa berezia izango da ziur!

Taldea eta langileak lagundu nahi badituzu, Fila 0 erosiz egin dezakezu zure ekarpena, hemen, https://www.gofundme.com/f/kulturak-bakarrik-salba-dezake-herria edo Bizum [ 667 20 52 43 ] bidez (JARRI Izaki Gardenak). Iganderako plan hoberik?