Izaki bizidunik zaharrena

Izaki bizidunik zaharrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izaki-bizidunik-zaharrena/@@download/image/datu_dantza_min_1385476514.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
507 urte zituen Ming izeneko bi kuskuloko moluskuak, Science Nordic aldizkariaren arabera, munduko animaliarik zaharrenak. Haren adina jakiteko, baina, hainbat froga egin zizkioten zientzialariek, eta horien ondorioz hil egin zen azaroan. Islandiara eginiko espedizio batean aurkitu zuten 2006an, eta orduko hartan 405 urte zituela ebatzi zuten. Orain, baina, akatsa zuzendu eta animalia Amerikaren aurkikuntza baino zazpi urte geroago sortu zela zehaztu dute, 1499an.