Izainak artrosia sendatzeko

Izainak artrosia sendatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izainak-artrosia-sendatzeko/@@download/image/39p45-4.jpg
2012/12/13
berria
Aspalditik erabili ohi dira izainak medikuntzan. Izan ere, haien listua primerako antikoagulatzaile da, adibidez. Berriki, azterketa bat egin dute Alemaniako zenbait sendagilek eta izainek artrosiak eragindako mina leun dezaketela diote. 65 urtetik gorako 18 gaixori izainak jarri dizkiete belaunetan, eta gaixo horiek beste batzuek baino min gutxiago zutela adierazi dute.