Izaera: Garbigailuaren izaera

Hondarribia-Irun ingurua musika harrobi emankorra izan da betidanik. Dut, Lisäbo, Beti Mugan, Lif, Kuraia
talde ospetsu asko sortu dira aipatu sehaska horretan. Izaera da harrobi horretako azken emaitza indartsua. Izaerakoak gogotsu dabiltza "10 programa gaiztokian" diskoa aurkezten.
Zaila da Izaera taldea definitzen. Bazterretatik ibiltzea atsegin duten kamikazeen sena antzematen zaie. Bonberenea gaztetxeko zigiluak plazaratutako disko bikain honetan, esaterako, labirinto itxurako hamar abesti bildu dituzte Izaerako Mikel, Aritz eta Sergiok.
Urratutako ahotsak, gitarra akorde bereziak, bateria erritmo latz eta zorrotzak, amorruz beteriko hitzak... horiexek dira entzunaldi bat baino gehiago eskatzen duen disko bikain honen osagaietako batzuk. Ez dira bakarrak, baina.
Zergatik "10 programa gaiztokian" diskoaren izenburu hori? "Garbigailu bateko programa ezberdinen eta horiek sortzen duten joan-etorriko ziklo amaigabearen berri eman nahi dugu, horrek itzalean gordetzen duen esanahi poetiko guztiarekin. 'Gaiztokia' horrekin, berriz, adierazi nahi izan dugu euskaldunok badugula gure infernu propioa", adierazi digu Aritz-ek, Izaerako kideak.
Soinu trinko eta iluna
Diskoari oso soinu trinko eta iluna dario, eta emaitza bikain horretan, zerikusia izan du Karlos Osinaga ekoizle finaren lanak. Bestalde, Izaerak bere garaian ateratako maketarekin alderatuta, bilakaera antzematen da taldearen barruan: "Behar bada, oraingoak erritmo biziago eta latzagoak dira. Hitzei dagokienez, batasun handiagoa lortu dugu gaien alorrean; dena den, hitzak norberak bere erara uler ditzala atsegin dugu. Gomendio bat eman nahi genizueke diskoa entzuteko aukera duzuenoi: lasaitasunez har ezazue, patxadaz gozatu ahal izateko".
Izaerak hamaika inspirazio iturri ditu, eta horietako batzuk aitatzen dira diskoan bertan: Jello Biafra Dead Kennedys taldeko kantaria, L.M. Panero olerkigilea, Pier Paolo Pasolini zinegilea "Iturri askotatik edaten dugu, ez bakarrik musikan, bizitzaren alderdi guztietan baizik. Ez gara ez aitzindariak, ezta korronte baten sortzaileak ere. Besterik gabe, gure gogoa aberasten saiatzen gara, bizitzari errazago aurre egin ahal izateko".