Ivanhoe berria

Ivanhoe berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ivanhoe-berria/@@download/image/82p12tv.jpg
2012/12/13
berria
Ivanhoe berria
James Van Iveren estatubatuarra Erdi Aroko zaldunaren bertsio gaurkotua dugu. James etxean zegoen. Goiko etxebizitzan emakume baten oihuak entzun zituen, eta asaldaturik, pertsona hura arriskuan egon zitekeelako, ezpata bat hartu eta bizilagunaren atea bota zuen, emakumea salbatzeko asmoz. Gaur egun, ordea, ez omen dago tokirik Ivanhoe eta antzekoentzat. Izan ere, bizilaguna fim porno bat ikusten ari zen, eta oihu “lazgarriak” aktore batenak ziren. Eta, jakina, Erdi Aroan ez gaudenez, Jamesek bizilagunaren salaketari aurre egin beharko dio. Ez, ez dago lekurik, gaur egun, zaldun erromantikoentzat