Itzultze datarik ez duen pausa baten aurretik Willis Drummond taldeaz zuzenean gozatzeko azken aukerak

Itzultze datarik ez duen pausa baten aurretik Willis Drummond taldeaz zuzenean gozatzeko azken aukerak Datozen asteetan izango dira Willis Drummond taldearen azken kontzertuak. Taldeak iragarri duenez, kontzertu horien ostean itzultzeko datarik ez duen geldialdia egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itzultze-datarik-ez-duen-pausa-baten-aurretik-willis-drummond-taldeaz-zuzenean-gozatzeko-azken-aukerak/@@download/image/0c399205-8d8d-470e-9b57-2abdf4a9849d.jpeg
2023/12/12
Datozen asteetan izango dira Willis Drummond taldearen azken kontzertuak. Taldeak iragarri duenez, kontzertu horien ostean itzultzeko datarik ez duen geldialdia egingo dute.
Itzultze datarik ez duen pausa baten aurretik Willis Drummond taldeaz zuzenean gozatzeko azken aukerak

Willis Drummond taldeak ziklo luze bati amaiera jarriko dio azken kontzertu sortekin. Taldeak ez du behin betiko geldialdiaz hitz egin nahi izan, baina adierazi dute ez dutela argi noiz itzuliko diren,- itzuliko badira-. Beraz, Willis Drummond taldearen zalea bazara ezin duzu azken data hauetakoren bat galdu!

Willis Drumondek 19 urtetako ibilbide oparoan zazpi disko, pare bat zuzeneko lan eta ehunaka kontzertu eskaini ditu, beste gauza askoren artean. Zalego fidela batu du urte luze hauetan Euskal Herrian eta hemendik at. Iaz kaleratu zuten Hala ere lan berria eta hasiera batean, azken kontzertu hauek, ohiko bira amaierako kontzertuak baziruditen ere, taldeak ezustean harrapatu gaitu guztiok esanez itzultze datarik ez duen pausa bat egingo dutela.

Horregatik, taldearen zuzeneko gihartsuez gozatzen duzunetakoa bazara ezin duzu data hauetakoren bat galdu, azkenak izan litezke eta:
ABENDUAk 14 (ostegun honetan) BILBOn (GAZTEZULOren lehiaketa atalean bi sarrera eskuratzeko aukera!)
ABENDUAk 30 Hernanin

Eta azken-azkena, taldearen esanetan bereziki berezia izango dena:
URTARRILAk 5, Donostian

Sarrerak eskuratzeko informazio gehiago euren webgunean.