Itzulera' poema liburua kaleratu du Martin Bidaurrek

Itzulera' poema liburua kaleratu du Martin Bidaurrek Hitzaldia eskainiko du ostegunean, Bermeon. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itzulera-poema-liburua-kaleratu-du-martin-bidaurrek/@@download/image/Captura de pantalla 2017-10-10 a la(s) 13.14.34.png
2017/10/17
Hitzaldia eskainiko du ostegunean, Bermeon.
Itzulera' poema liburua kaleratu du Martin Bidaurrek

Martin Bidaurrek bere lehenengo poema liburua Itzulera (Susa) argitaratu berri du; Itu Bandatik abiatutako izenordearen atzean, Peru Iparragirre [Tolosa (Okzitania), 1996] dago, eta Donostian aurkeztu du bilduma. Haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko bat da: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera.

 

 

Esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Bidaurrek bere opera priman; biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena.

 

Argitalpenarekin batera, Itzulera liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Bidaurrek Bermeoko Talako Kantina zoragarrian, #EguenSozialak ekimenaren baitan. Urriaren 19an izango da, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Gehiago jakin nahi? Egin klik!