Itziar Okarizen obra "polemikoa", Veneziako Biurtekoan

Itziar Okarizen obra "polemikoa", Veneziako Biurtekoan Artista donostiarra Sergio Prego hondarribitarrarekin elkarlanean aritu da arte jaialdi entzutetsuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itziar-okarizen-obra-polemikoa-veneziako-biurtekoan/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-14 a las 10.31.50.png
2019/05/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Artista donostiarra Sergio Prego hondarribitarrarekin elkarlanean aritu da arte jaialdi entzutetsuan.
Itziar Okarizen obra "polemikoa", Veneziako Biurtekoan

Itziar Okariz (Donostia, 1965) performance egilea eta Sergio Prego (Hondarribia, 1969) eskultorea elkarrekin parte hartu dute Veneziako 58. Biurtekoan. Hilaren 11n ireki ditu ateak, eta azaroa bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Perforado por izan da Peio Agirre komisarioak Italiako hirira eraman duen erakusketaren izena, eta Okariz eta Pregoren lanak bilduko ditu.  Izenburua Susan Sontag idazle eta filosofoaren La Estética del Silencio laneko ideia batetik hartu du Agirrek, eta artearen bitartez pabilioiaren espazioa eta bertako gorputzak hustutzea, horietan zulo metaforiko bat egitea, du helburu. Euren hitzetan, “okupazio desokupatu” bat egingo dute bertan. Artista bakoitzak bere lan propioa aurkeztu du proiektu honetan.


Itziar Okarizen Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004)

Hain zuzen, Itziar Okarizen Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004) performancea ikusgai izango da besteak beste erakusketa honetan.  Hain zuzen, polemika sortu du Okarizen obrak; artistak duela 15 urte bere burua leku publikoetan pixa egiten errodatu zuen, eta ekintza horiek biltzen ditu performanceak. Bada obra hori artea dela zalantzan jarri duenik; Okarizek, horrela deskribatzen du obra: 

“Aurrez hautatu ditudan kokapen berezietan egindako ekintzak. Ez dut deialdirik egin ekintza ikusteko, baina, halabeharrez inor hortik ibili bada, ikusteko aukera izan du. Normalean, ahalegina egiten dut jende gutxi dabilenean egiteko, ekintza ezkutukoa edo legez kanpokoa delako. Ildo horretan, aditzera eman nahi dut legeak baimentzen duena eta ez, norbanakoaren definizio sozialaren moduko zera bat. Beti dokumentatu izan dut ekintza, hala fotografiekin nola bideoekin. Bestetik, ekintza egiteko premisa da tituluan deskribatuta dagoen moduan betearaztea (kokapena barnean hartuta), edo, bestela esanda, tituluan jasota dagoen moduan egitea. Hortaz, nire ustez, emaitza bisualaz gain, interesa du adierazpide desberdinen arteko gurutzaketak sorrarazten duen harremanagatik. Esate baterako, Peeing with my daughter on Pulaski Bridge ekintzan, baieztapena eta ekintza elkarren osagarri dira. Bestetik, ekintza honetan nabarmendu behar da zutik pixa egitea maskulinitatearen performance batekin lotu ohi dela. Orain arteko kokapenak hautatzean, interes desberdinak izan ditut buruan, beti esanahien espektroa hedatzeko asmoak bultzatuta.” [Itziar Okariz, Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004) lanari buruz].


Sergio Pregoren eskulturak Venezian.

EUSKAL ARTISTAK VENEZIAN

Veneziako Bienala bi urtean behin egiten da, 1895az geroztik. Sergio Prego eta Itziar Okariz ez dira bienal ospetsu honetan parte hartu duten euskal artista bakarrak; aurreko edizioetan, besteak beste, Pepo Salazar gasteiztarrak, edota Javier Pérez eta Ana Laura Aláez bilbotarrek ere euren lanak aurkeztu dituzte bertan.