Itziar Ituño antzinako sorgin bihurtu dute Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen kartel ofizialean

Sorginak izango dira Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen protagonistak, eta kartel ofizialak ere haiei egiten die gorazarre. Itziar Ituño euskal aktoreak "sorgina dual" bat hezurmamitu du, "argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera" aldi berean.
Nerea Torrijos buru duen taldeak sortu du kartela eta jantziak ere hark diseinatu ditu. Sorginaren irudikapen topikoenetatik ihes egin nahi izan du, "Magia atzitu nahian". "Tarot karta itxurako diseinuak aspaldiko esentzia sotilagoekin konektatu nahi du, orakulu grekoekin, arkanoekin... bi magien indarra bilduta", azaldu dute.
Argazkia Marta Fresnillok egin du eta kartelaren diseinua, berriz, Alive VFX & Design estudioak.