Itziar Ibarguren: “"Bihozkadek eraginda diseinatzen dut”"

Itziar Ibarguren: “"Bihozkadek eraginda diseinatzen dut”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itziar-ibarguren-quotbihozkadek-eraginda-diseinatzen-dutquot/@@download/image/2010925951itziar_ibarguren_3.jpg
2010/09/03
elkarrizketa
Testua: Raul Perez
Itziar Ibarguren: “"Bihozkadek eraginda diseinatzen dut”"
Euskal Herriko diseinatzaile gazteen lehiaketa irabazi ostean, Parisko Azokara joango da hil hasieran 23 urteko bilbotarra. Gure ibiltokira igo da.

Parisen, zer?
Bi bilduma aurkeztuko ditut. Bata bi graffitigilerekin egina da eta ezin da erreproduzitu. Bestea, berriz, komertziala da. Kanpoko azokak ezagutzeko irrikan nago.

Cristobal Balenciaga duzu jostun kuttuna.
Genioa eta aitzindaria izan zen. Patroiak finkatzen sekulako lana egin zuen.

Non inspiratzen zara?
Kalean. Bihozkadek eraginda aritzen naiz, etagero pelikula edo estetika bat bilatzen dut. Eta beti arkitekturaukitua ematen diet jantziei.

80ko emakumeak omendu zenituen Heroinas bildumarekin. Ez al dio modakemakumeari kalte egin hain modelo argal eta garaiekin?
Altuak izateagarrantzitsua da. Ni 1,57 luze naiz eta adibidez gona motza jantzikobanu, ibiltokian ez luke behar bezainbeste luzituko. Garai bateanemakume ezin ederragoak zebiltzan ibiltokian eta inork gutxik jartzenzuen arreta arropan, baina hori aldatu da. Niretzat modeloaren lanabeste edozein lanaren parekoa da.

Zuk sortzen duzuna dendetan aurki al dezakegu?
Bai, noski. Esparru hauogibidea izaki, jantzi salgarriak egin behar dira. Dena dela, ez dagozertan pentsatu ibiltokian ikusitako jantziak denak batera eraman behardirenik.

Esan izan duzu modan dena asmatuta dagoela jada. Orduan, zer?
Gaur egunberrikuntza oihaletan datza. Nik oihal jakin bat erosi eta landu egitendut.

Jantzi zaharrak atsegin dituzu. Gaur egungoek asetzen ez zaituztenseinale, ala?
Esaten dutenean, adibidez, marinel kutsuko jantziak modandaudela nik nahiago izaten dut estilo horretako duela 40 urteko jantzibat eraman, kalitatea hobea delako.

Modak ez al du norbanakoaren askatasuna mugatzen?
Dena da moda. BaiFashion Victim-ek baita modaren kontra daudenek ere arropa eramatendute soinean, eta haren atzetik diseinatzaile bat dago. Supermerkatutanerositako txandala ere norbaitek egina da.

Modak ez al du norbanakoaren askatasuna mugatzen?
Dena da moda. Bai Fashion Victim-ek bai modaren kontra daudenek arropa eramaten dute eta arropa horren atzetik diseinatzaile bat dago. Supermerkatutan erositako txandala  ere norbaitek egina da.

Zer da moda?
Diseinatzaileok ez dugu modarik egiten; gure bildumak erakutsi etajendeak ondo hartzen baditu, moda bihurtzen dira. Bestela proposamensoila baino ez da izango.

Zer esaten diozu zure jantzia eramango duen modeloari?
Lasaitasun itxura eman behar duzu haren aurrean; urduri zaudela atzematen badu, akabo.

Gizonentzako jantziak, noizko?
Egin izan ditut, baina gizonezkoekin lan egitea nekezagoa da; klasikoagoak eta lotsatiagoak dira.