Itziar Atienza, apirilean GAZTEZULOn

Azken aldian, batez ere ETB2ko 'Vaya Semanita' saioan jokatzen dituen rolengatik, ezagun bilakatu zaigu Itziar Atienza galdakaotarraren aurpegia. Elkarrizketa egin dugu berarekin, eta pertsonaien azpian ezkutatzen den pertsona ezagutu dugu. Apirilean, GAZTEZULOn.
Ostegunero ikusleari irribarrea ateratzen dio, edo horretan ahalegintzen da behintzat. Txiki-txikitatik, aktore izan nahi zuen. Barru-barruan desio hori zuen, baina kosta egin zitzaion barrena askatzea. Beste gauza askoren artean, Itziar Atienzak aitortu digu "koldarkeriagatik" ez diola lanbide honi lehenago heldu.
Aktore baino lehenago, zuzenbide ikaslea nahiz euskara teknikaria izan da eta, beraz, justiziaz eta euskaraz ere aritu gara berarekin.
Apirilaren 1etik aurrera, elkarrizketa osoa kioskoetan.