'Itzal itzazu argiak' proiektua aurkeztu dute Bartzelonan

Joseba B. Lenoirrek jartzen du musika eta Xabier Sagasta gasteiztarrak irudiak. Bartzelona bizitokia izaki, ortzegunean –martxoak 21– aurkeztu zuten 'Itzal Itzazu Argiak' komiki musikatua, Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) Deposito Legal aretoan.
Musika eta irudiak uztartuta, Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartzen dute Joseba B. Lenoirrek eta Xabier Sagastak abian jarri duten proiektuan. Bi ale publikatu dituzte berriki, eta horietako bakoitzean, komikiko irudiak laguntzen dituzten doinuen disko bana aurkitu daitezke. Lehendabizikoan Joseba B. Lenoir bera da protagonista eta bigarrenean, berriz, Napoka Iria.
Euskal Herrian oraindik ere proiektua aurkeztu gabe dagoela, ortzegunean –martxoak 21– egin zuten Katalunian komiki musikatuaren estreinaldia. Deposito Legal aretoa izan zen agertokia, eta protagonistak, berriz, Xabier Sagasta, Joseba B. Lenoir eta Napoka Iria. Gipuzkoar bikoteak hasi zuen kontzertua, berriki kaleratu duten 'Lehertarazi edizioak' albumeko doinuek, bertzeak bertze. Ondoren, Joseba B. Lenoir taularatu zen 'Instroak Vol.2' lana aurkezteko, eta azkenik, 'Itzal itzazu argiak' komikia osatzen duten doinuak jo zituzten elkarrekin.
Xabier Sagastak GAZTEZULOn adierazi duenaren arabera, "helburua ale gehiago ateratzea da eta eta ahal bezain azkar, proiektua Euskal Herrian ere aurkeztea". Dagoeneko publikatu dituzten aleetako musikarietaz haratago, Euskal Herriko muskari aipagarriek parte hartuko dute, hala nola, Mobydickek, Joseba Irazokik, Pettik eta Ainara Legardonek.

Xabier Sagastaren irudien bildumak eta, horiei forma ematen dioten doinuen diskoak osatzen dute 'Itzal itzazu argiak' proiektuaren baitan dagoeneko argitaratu dituzten bi aleetako bakoitza.
Bakarra 10 eurotan eta biak 15 eurotan salgai daude. Zurea eskuratu nahi baduzu egin eskaera xabier.sagasta@gmail.com helbidean.

Komikiak salgai: