ITXITIK: 7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra

ITXITIK: 7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadirekin lankidetzan 255.000 euro emango ditu konfinamenduaren gaineko 7 film labur ekoizteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itxitik-7-begirada-7-erretratu-konfinamendu-bakarra/@@download/image/Screenshot_2020-08-10 https www zineuskadi eu.png
2020/08/10

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadirekin lankidetzan 255.000 euro emango ditu konfinamenduaren gaineko 7 film labur ekoizteko
ITXITIK: 7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra

Ikus-entzunezko sektoreak bizi duen egoera zailaren aurrean, Autonomia gobernuak ezinbestekotzat jo du jarduera mota horretako proiektuak lankidetza-prozesuen bidez sustatzea, eta kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren, Zineuskadiren, EITBren, Donostia Zinemaldiaren, Zinebiren eta EZAEren arteko lankidetza baliatu da horretarako.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik osotara 255.000 euroko aurrekontua duen diru-laguntzen programa bat abiarazi du COVID-19ak ekarritako eszenatoki berriari, zehazki konfinamenduari buruzko zazpi film laburren ekoizpena babesteko, eta horrela Euskadiko ikus-entzunezko jarduera profesionala suspertzeko, pandemiak nabarmen kaltetu duen sektorea den aldetik.

Gainera, Euskadiko A kategoriako zinemaldiek, hala nola Donostiako Zinemaldiak eta Zinebik, beren programazioan deialdi honen bidez eskuratutako film laburrak sartzeko konpromisoa hartuko dute. Horrek lan horiek EAEko gizartearentzat eskuragarri egotea bermatuko du.

Krisialdiak kulturaren eta zinemaren sektorearen jarduna eten duen eta haiek ekonomikoki mehatxupean jarri dituen testuinguru honetan, ezinbestekoa da horien jarduera dinamizatuko duten proiektuak sustatzea elkarlan-prozesuan bidez, eta horren adibide dugu deialdi hau: zehazki, Eusko Jaurlaritzaren, Zineuskadiren, EITBren, Donostiako Zinemaldiaren, Zinebiren eta Ezaeren arteko elkarlana egiten du.

Ekimen hau Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak osasun-larrialdiaren ondorioen aurrean kulturaren sektorea babesteko ezarri duen 2.645.000 euroko laguntza-poltsan sartzen da.

Deialdia EAEko ikus-entzunezko sektoreko profesionalei zuzenduta dago, haiek zazpi film labur eta ondoren lan konposatu modura deialdiak ematen dituen film laburrak harilkatzen dituen film luze bat ekoitz dezaten. Ekimen honen bitartez, ikus-entzuleek konfinamenduaren inguruko zazpi erretratuz, zazpi begiradaz, gozatzeko aukera izango dute.

Eskaerak aurkezteko epea Zineuskadiren webgunean (www.zineuskadi.eu/Convocatorias) deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta argitaratu eta hamabost egun baliodunera amaituko da.

Horrez gain, proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Departamentua eta Zineuskadi, profesionalen elkarteekin eta sektoreetako hainbat agenterekin elkarlanean, Covid-19aren pandemiak eragindako testuinguru berria koordinatzeko egiten ari diren ahalegina sendotzen duen adibidea da.