Itxaro Borda: Maite ditudanek ez dute diruzko baliorik"

Baxenafartarra. Aries. Afizioz, idazlea: ofizioz, postaria. Ameslaria. Bere ahotan: burugogorra.
Arrunt laket dut: Lasterka eta Oragarre nire herriko bideetarik ibiltzea.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Ezintasuna.
Lasaigarria zait: Musika entzutea.
Sutan jartzen nau: Gure arteko demokrazia eskasak.
Gustura irakurri nuen: Gao Xingjianen "Arimaren mendia".
Lo seko geratu naiz irakurriz: Ez dut astirik loak hartzeko. Liburu bat ez bazait gustatzen, lehen hamar orrialdeak irakurri eta utzi egiten dut.
.
Bertutea: Iraupena.
Akatsa: Munduko akats humano oro.
Ametsa: Luzaro bidaiatzea.
Amesgaiztoa: Batzuetan, egunero lanera joatea.
Barre algara eragiten didate: Bizitzako egiazko istorio eliptiko zenbaitek.
Negargura ez dut urruti: Etxerik gabekoen bakardade eta biluztasuna haztatzean.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni " : Arraroa; beraz, estimagarria.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon":
Olerkietan idatzi bezala, nehoiz ez maitatua eta azkenean, hamabost axola...
Urrea: Naturari, udaberrian.
Ikatza: Hondartzak, mendiak eta jendeak "zikintzen" dituztenei.
Jatean hatzak zupatzen ditut: Normalean ez, baina, bai, oilasko hegal hezurrak.
Gogoko ez dudan jakia: Ardikia.
Dirua ordainduko nuke: Maite ditudanek ez dute diruzko baliorik.
Ez nioke eurorik ere emango: Ez naiz hain zekena edo zuhurra!
Urte berriari zera eskatzen diot: Egunak eta gauak bata bestearen ondotik ekar ditzala, lan egin eta maita dezadala.
Satanek berarekin eraman ditzala: Eraman nazala ni hasteko, irri ausarki egin dezadan Zuberoako Satan dantzari trebe, trufalari eta sarkastikoekin.