Itxakok Espainiako Kopa irabazi du bigarren urtez jarraian

Nafarroako eskubaloi taldea Eldari gailendu zaio 29-21, Kanariar Uharteetan eta garaipen zakua betetzen jarraitzen du.
Itxakok olatuaren gainean jarraitzen du; duela bi urte Liga irabazi zuen aurreneko aldiz; joan den urtean, Liga bakarrik ez; Espainiako Kopa eta Superkopa etxeratu zituen eta aurten jada Kopa eskuratu du, Ligan lehen postuan da eta Europako Txapelketan parte hartzen ari da.
Kanariar Uharteetan jokatu dute Espainiako Kopa, eta atzoko finalean Itxako jaun eta jabe izan zen hasieratik; atsedenaldirako alde handia zuen Nafarroako taldeak. Bigarren zatian Eldak estu hartu zuen Itxako, baina ez zuen neurketa irauli.