Ittoqqortootmiit

Ittoqqortootmiit https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Ittoqqortootmiit
Herriaren izena ganoraz ahoskatzea ia ezinezkoa da Groenlandiakoa ez baldin bazara. Aldiz, herriaren edertasunaz munduko edozein txokotako pertsonek goza dezakete. Hori bai, batzuentzat zein besteentzat, herrira iristea ez da lan erraza izango. Islandiako hiriburu Reykjaviketik astean behin Groenlandiara doan hegazkina hartu behar da lehenengo, eta gero herrira joatea ahalbidetzen duen garraiobide bakarra: helikopteroa! Ez dago beste garraiobiderik munduko glaziar handienaren ertzean kokatuta dagoen lekura iristeko. Herria 1925ean eraiki zuten Norvegiatik joandako 70 kolonok. Gaur egungo biztanleak batez ere baleak eta hartz zuriak ehizatzetik bizi dira.