Itsuentzako melatonina

Itsuentzako melatonina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsuentzako-melatonina/@@download/image/10p31-1.jpg
2012/12/13
berria
Jakina denez, itsuek gau-egun zikloa sinkronizatu gabe dute. Egunero 60-70 minutuko atzerapena dute, eta beraz, gauez insomnioa izaten dute batzuetan eta egunez, logura. EEBBetako sendagile batzuek itsu talde batek 24 orduko ziklo arrunta berreskuratzea lortu dute, melatonina erabilita. Tratamenduaren uneak melatoninaren ziklo endogeno eta naturalarekin bat egin duenean, itsuek loaldi sakon eta luzeen faseak berreskuratu dituzte.