Itsasun izango da 'Irailekoak' poesia jaialdia

Itsasun izango da 'Irailekoak' poesia jaialdia Irailaren 28an eta 29an egingo dute jaialdia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsasun-izango-da-irailekoak-poesia-jaialdia/@@download/image/irailekoakOROKORRA.jpg
2024/05/21
Irailaren 28an eta 29an egingo dute jaialdia.
Itsasun izango da 'Irailekoak' poesia jaialdia

Euskaltzaindiak iaz jarri zuen abian Irailekoak poesia jaialdia eta Lekeitio izan zen agertokia. Aurtengoan, berriz, Lapurdi aldera egingo du salto, Itsasura. Irailaren 28an egun osoko egitaraua izango da eta 29an goizekoa. 

Jaialdiak poesiari tokia egin nahi dio eta baita Euskal Herrian antolatzen diren literatur jardunaldien egutegia osatu ere. Hori dela eta,  Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira egun eta erdiko jaialdian.

Euskal poeten lana gizarteratuko dute, hitzaldi, irakurraldi edo errezitaldien bidez. Era berean, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute eta bestelako kultur diziplinetara ere zabalduko dute jaialdia, hala nola musika eta artelanak.Egitarauaren zehaztasunak irailean emango dituzte.

Bestelako jarduerak
Poesiaren presentzia herriko txokoetara zabalduko dute eta hainbat egileren bertso lerroz jantziko dituzte herriko erakusleihoak. Tartean izango dira Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, Jose Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suarez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en hitzak.

Bestalde, Iraileko paperak aldizkaria ere plazaratuko dute eta jaialdian parte-hartuko duten olerkari eta ikusleen artean banatuko da.