Itsasoari abestuko diote hainbat euskal artistek

Itsasoari abestuko diote hainbat euskal artistek Itsasos Katantak emanaldia urriaren 21ean izango da Donostiako Itsas Museoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsasoari-abestuko-diote-hainbat-euskal-artistek/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-09 a las 10.37.15.png
2023/10/11
Itsasos Katantak emanaldia urriaren 21ean izango da Donostiako Itsas Museoan.
Itsasoari abestuko diote hainbat euskal artistek

Itsasoko abestien kantutegia berreskuratuko da kontzertu berezi honetan. Horretaz arduratuko dira egungo punta-puntako artista hauek: Rafa Rueda, Lide Hernando, Ghau, Sara Azurza, Janus Lester, Mirua eta Julen.

Ahots anitz eta berezi hauen gainea musika, berriz, Iker Lauroba eta Danáe Riañok jarriko dute. 

Ekitaldia museoaren ganbaran izango da 18:00etatik aurrera eta doan, berez ez dago aitzakiarik!Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko ekimena Europako Ondarearen Jardunaldien baitan kokatu dute.