Itsasoarekin lotutako emakume aitzindarien aipamena egiten duen artelana ikusgai Bilbon

Itsasoarekin lotutako emakume aitzindarien aipamena egiten duen artelana ikusgai Bilbon Itsasmuseum-aren kanpoaldean ikus daiteke Idoia Leachek hiru kontainer industrial erabilita egin duen lana, itsas-historiako emakume garrantzitsuenetako batzuen izen-abizenak biltzen dituena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsasoarekin-lotutako-emakume-aitzindarien-aipamena-egiten-duen-artelana-ikusgai-bilbon/@@download/image/leatxe.jpg
2021/09/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Itsasmuseum-aren kanpoaldean ikus daiteke Idoia Leachek hiru kontainer industrial erabilita egin duen lana, itsas-historiako emakume garrantzitsuenetako batzuen izen-abizenak biltzen dituena.
Itsasoarekin lotutako emakume aitzindarien aipamena egiten duen artelana ikusgai Bilbon

Idoia Leache artistak irabazi du EHUk, Aurtenetxea Containers-ek eta Itsasmuseum Bilbao-k antolatzen duten Itsas Kontainerretan Egindako Esku-Hartze Artistikoen Lehiaketaren VIII.edizioa. Ekimen honen bidez salgaiak garraitzeko erabiltzen diren kontainer industrialetan esku-hartze artistikoak egitera bultzatzen dituzte Arte Ederretako ikasleak. Pintura, eskultura, ikus-entzunezkoak, performance-ak edo beste diziplina artistikoren bat erabili dezakete horretarako. 

Arte Ederretako ikasketak amaitu berri dituen Leache-ren lzena daukagu obra izan da garaile edizio honetan. Proiektuan kolore more ilunez pintautako bi edukiontzi handi jarri ditu gurutze bat osatuz, bata bestearen gainean, eta hirugarren txiki bat, zuriz pintauta diagonalean, bi metro eskasera. Emakumeek itsas-historian egindako lana bistaratu nahi du lan honekin, kontainerretan itsas arloan nabarmenak izan diren emakumeen izenak idatzita, euren ekarpena goraipatzeko. Arte- instalazioa urtebetez egongo da ikusgai Itsasmuseum-eko zabalgunean.

Obrarako aukeratutako hamabi emakumeak bere garaian aitzindariak izan dira gizonezkoen esparru profesionalean eta euren ahaleginarekin hurrengo belaunaldiei bidea irekitzen lagundu die. Honako emakume hauek ageri dira: 

  • Anna Ivanova Schetinina, merkataritza nabigazioko lehen kapitaina 1935ean.
  • Victoria Drummond, makinetako lehen ofiziala 1922an eta makinetako burua 1959tik aurrera.
  •  Lena Ringbom finlandiarra, 1931n ontziratu zen lehen emakume marinela, 16 urte zituela.
  • Mary Lacy, 1759an, 19 urterekin, arotz ikastun lanerako ontziratu zena bere emakume izaera ezkutatuta eta William Chandler izena hartuz itsasoratu ahal izateko.
  • Conchi Rodriguez Rodriguez, Marina Zibilean doktorea, duela zortzi urtetik kapitain lanetan, bidaiari-ontzietan, karga ibilgailuetan eta petrolio-ontzietan dabilena.
  • Idoia Ibañez Ozores bilbotarra, 1994an itsasontzi bateko kapitain izatea lortu zuen lehen emakumea.
  • Remedios Hinojosa, Reme, Transmediterraneako lehen kapitaina.
  • Angeles Rodriguez Bernabeu, Merkataritza Nabigazioko lehen ofiziala 1984an.
  • Yolanda Ballesteros, makinetako lehen ofiziala 2001ean.
  • Paula Vazquez Carrera, makinetako ofizial titulua lortu zuen ofizialik gazteena.
  • Maria Angeles Campos, 2012an Merkataritza Nabigazioko lehen kapitain galiziarra.
  • Sonia Cabado Sanchez, 2007an Galiziako lehen makina-burua.