Itsasoa zaindu behar da, gero!

Itsasoa zaindu behar da, gero! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsasoa-zaindu-behar-da-gero/@@download/image/2010681713The_Cove_1_m5Vaw1.jpg
2012/12/13
berria
Itsasoa zaindu behar da, gero!
Surfilm Festibal jaialdian, Skeleton Sea erakusketa zabalduko dute asteazkenean Donostiako Aquiariumean. Itsasora botatzen den zaborra salatu nahi dute erakusketa antolatu duten Luis de Dios Melladak, Xandi Kreuzederrek eta Joao Parrinhak.

Hain zuzen ere, hainbat hondartzatan aurkitutako hondakinekin eginiko eskulturak jarri dituzte ikusgai. Bestalde, asteazkenean bertan, aurten dokumental onenaren saria eskuratu duen filma, The Cove, proiektatuko dute Principe zinema aretoetan, 22:00etan.