Itsaso Pradera: "Herrietan egiten den lana emaitzak ematen ari da"

Mallabiko gazteak etxean ikasi zuen frontoia maitatzen. Aita entrenatzaile eta bi nebak pilotari, kasik ez zitzaion beste aukerarik geratu. 24 urterekin, hiru aldiz izan da munduko txapeldun paleta goman edo frontoian ezker paretan (2007, 2009, 2010), eta bitan txapeldunorde paleta argentinarra deritzon modalitatean, trinketean (2008, 2010).
Txapeldun handia den arren, Itsaso Praderari buruzko informazioa urria da Sarean eta hedabide nagusietan, oro har. "Mutilen kasuan gauzak oso desberdinak dira". Ez du honetatik bizitzeko adina eskatzen, baina bai gutxieneko erregularizazioa eta babes ekonomikoa. Laura Saez Arzamendirekin eta Ane Isasamendirekin batera, euskal harrobiak une honetan daukan onena da Pradera.
Zuen familiak frontoiarekin izan duen lotura eduki ez balu, orain zauden lekuan egongo zinateke?
Agian, neska izanda, ez. Tira, oso gatza ere ez zen izango garai hartan Mallabian kirola egiteko ez zegoelako pilota beste aukerarik. Etxean kirola bizi izan dugun moduan bizi izan ez bagenu, agian ez litzaidake kirola ere gustatuko baina, gustatzekotan, ez zen gatza izango pilota aukeratzea.
Esku pilotan hasi eta infantil mailaraino heldu zinen, mutilekiko aldea nabariagoa egin zen arte. Nolakoak izan ziren urte haiek mutil artean?
Ni gustura nenbilen, ondo pasatzen nuen, eta horregatik jarraitu nuen. Egoera berezia zen, baina ondo tratatu ninduten eta pozik ibili nintzen, maila desberdintasuna igartzen hasi zela ikusi nuen arte.
Zergatik gertatu zen hori? Zuk, haiek bezala, urteak zeneramatzan entrenatzen
Indar kontua da. Trantsizio une hartara iritsi ginen arte, bazeuden mutil batzuk ni baino hobeak zirenak, baina beste asko ni baino okerragoak ere bai. Garai batetik aurrera, ordea, teknika aldetik ni baino eskasagoak zirenek ere irabazten ninduten indarragatik bakarrik. Nik egiten nuen esfortzuaren erdiarekin ere indartsuago jotzen zuten eurek.
Orduan Abadiñora aldatu zinen han bazebilelako neska talde bat paletarekin. Trinketean hasi eta modalitate ezberdinak probatu zenituen. Nola sentitzen duzu hauetako bakoitza?
Trinketera aldatzea gogorra izan zen eskuarekin jokatzera ohitua nengoelako, tresnarik erabili gabe. Baina denborarekin moldatu eta, konturatzerako, larunbatetan ere gustura joaten nintzen entrenatzera! Asko ikasi nuen trinketean. Baina orain Mallabiko frontoian nabil lanean eta horregatik, erraztasunagatik, gehiago entrenatzen dut frontoian, ezker paretan. Berriz ere aldatzea gogorra egin zitzaidan arren, gaur egun gusturago nabil frontoian; trinketean pilotak efektu handia hartzen du eta horrek entrenamendu ordu asko exijitzen ditu, bestela zaila da mailari eustea.
Noiz iritsi zitzaizun Josu Oleagaren deia Euskal Selekzioan hasteko?
2007ko udan izan zen, San Frantziskoko Nazioarteko Txapelketara joateko ezker paretan jokatzera. Ni orduan trinketean nenbilen gehiago, baina sorpresa atsegina izan zen, eta gogor entrenatu genuen Hernanin. Gainera, hasiera batean ordezko modura joan behar genuen arren, azken momentuan beste herrialde batek utzi eta Euskal Herritik bi bikote eramateko aukera izan genuen. Eta txapeldun irten ginen! Ordezko izatetik, irabaztera. Izugarria izan zen!

Palmares bikaina lortu duzu orain arte. Aurrera begira, ze erronka duzu?
Denboraldia bukatu berri dugu eta trinketean ez gara oso fin ibili, baina frontoian Euskal Herriko Openeko txapeldun izan gara bigarrenez Laura Laura Saez Arzamendi arabarra eta biok, Euskal Herriko txapeldunorde eta Bizkaiko Txapelketan lehenengo. Orain jaietan partidaren bat jokatuko dugu, eta Nazioartekorako gonbitea jasotzen badugu, joango gara. Iaz Boisekoa abuztuan izan zen, aurten ez dute oraindik ezer esan.
Nola da posible hiru aldiz munduko txapeldun izan den kirolari batek honetatik ezin bizitzea?
Hori galdetzen dut nik ere! Ez dugu eskatzen honetatik bizitzea ere, baina bai laguntza gehiago. Sarri gure poltsikotik ipintzen dugu bidaietarako eta materialerako dirua, eta bueltan ez dugu ezer jasotzen. Pentsa, esku pilotan amateur kategorian jokatzen duen edozein mutilek jasotzen du laguntza. Baina tira, badakigu zer dagoen eta hau gustatzen zaigulako jarraitzen dugu, ez dugu espero atzetik ezer jasotzea.
Zailtasunak zailtasun, zer moduzko maila ikusten duzu euskal selekzioan gaur egun?
Bagabiltza nagusiagoak garen batzuk, baina Gipuzkoatik eta Arabatik gaztetxo asko datoz honezkero oso maila onean ari direnak. Laurak eta biok, adibidez, Euskal Herriko Openean, 14 eta 17 urteko bikote hernaniar baten kontra jokatu genuen: Irazustabarrena eta Arrieta. Kristoren maila dute daukaten adinerako!
Eta, non dituzue aurkari indartsuenak?
Argentinan. Trinketean eurek irabazten dute, eta frontoian guk. Hortxe dugu pikea!
Ozeanoaren beste aldean tradizio handia dago.
Bai. Venezuelan, Mexikon, Uruguain, Txilen eta AEBetan ere talde indartsuak daude.
Lana ere frontoian egiten duzu.
Bai, Mallabiko frontoiko arduraduna naiz. Umeak entrenatzen ditut palan eta esku pilotan, eta gimnasia klaseak ere ematen ditut andre helduentzat.
Nola moldatzen zara partidak eta lana uztartzeko?
Tira askotan beste norbait utzi behar izaten dut nire partez, zapatuetan ere egiten dudalako lan. Normalean ez didate oztoporik ipintzen horretarako, eta moldatzen gara.
Emakumezkoek kirol honetan jarraitu dezaten zure aletxoa jarri duzu talde bat sortuta. Teknika baino askoz gehiago irakastea tokatuko zaizu
Bai. Mallabia oso herri txikia da eta hala ere 16 neska dabiltza taldean. Nik badakit 16 horietatik den-denak ez direla etortzen pala gustuko dutelako, baizik eta, besterik gabe, lagunekin egon nahi dutelako. Horregatik, batzuek animo gehiago behar izaten dute. Dena dela, horrelako talde bat ikusteak asko pozten nau, nik ez nuelako umetan horrelakorik eduki.
Zure kasuan bezala, beste herri txiki askotan ere ari dira taldeak eratzen, harrobia lantzen.
Bai, emaitzak ematen ari da gainera. Nik Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan ikusten dudanaren arabera behintzat, gero eta ume gehiago dabiltza honetan. Herri txiki askotan baina baita Basauri bezalako nagusiagotan ere, neska eskolak sortzen ari dira eta hori beti da pozgarria.
Baina, goragotik, Munduko Pilota Kontseilutik adibidez, egiten al da lana zentzu horretan?
Eskolartekoaz federazioak arduratzen dira. Munduko Pilota Batzarra gehiago dago helduen Nazioarteko Txapelketak antolatzera eta abar; eurek lotzen dituzte bidaiak eta hori ere herriko frontoian dabilen umearentzat pizgarria da, aurrera segitzeko arrazoi edo ilusio bat. Goian ezer ez dagoela ikusiko balute, ez liekete euren buruei helmugarik edo erronkarik ipiniko.
Noiz arte jarraituko duzu honetan?
Egunak eta egunak ditut. Batzuetan uzteko gogoa izaten dut baina orain, lanagatik eta abar, ezingo dut kolpetik utzi. Asko gustatzen zait eta, lesiorik edo horrelakorik ez badaukat behintzat, honetan segituko dut gorputzak 'aski da!' esan arte! barrez.