Itsaso Hila

Itsaso Hila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsaso-hila/@@download/image/itsaso_hila_1393854752.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
Itsaso Hila
37.000 tona gatz ditu Itsaso Hilak, itsasoaren mailatik 416,5 metro beherago dagoen eta 810 metro karratuko azalera duen aintzira gazituak. Israel eta Jordania artean kokatzen da, eta albo banatako enpresek konposizio berezidun ura baliatzen dute beren jarduera ekonomikoak aurrera eramateko. Ohiko ozeanoak baino hamar aldiz gazituagoa izanik, bertan sartzen diren objektuek flotatu egiten dute.