Itsaso Gutierrez: "Neguko hotza nahiago, beroa nire esku!"

Itsaso Gutierrez: "Neguko hotza nahiago, beroa nire esku!" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itsaso-gutierrez-quotneguko-hotza-nahiago-beroa-nire-eskuquot/@@download/image/sexu_elkarrizke_1360233191.jpg
2012/10/05
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Itsaso Gutierrez: "Neguko hotza nahiago, beroa nire esku!"
1998tik agertokietan dabil Beizamako abeslari eta gitarra jolea. Hastapenetan Jauko Barik-ekin, eta orain ON taldean dabil buru-belarri. Esperientzia anitzeko neska den arren, bizipen berriak maite dituela aitortu digu. Sexuan ere bai! Zein ote... 

Hitzak, gitarra eta ahotsa. Sexuan ere hain polifazetikoa zara?
Bakardadean, batez ere, nire gorputzarekin jolasean...

Nolakoa zara agertokitik kanpo?

Agertokian bezalakoa, sutsua eta goxoa.

Ohean zer nahiago: gidoia ala inprobisazioa?

Biak, irudimena eta askatasunarekin batera.

Rock izar batekin kamerinoa konpartitzeko aukera duzu. Norekin?

Begirada batekin ni berotzeko gai den edonorekin.

Dagoeneko antzeko esperientzia erotikoren bat biziko zenuen...

Esperientzia berriak beti ON.

Zein da erran dizuten astakeriarik handiena?

Musika kritikari batek "zikiratzaile" –ugal organoak erauzten dituena– deitu zidan.

Eta zein da txortan egiteko agertoki onena?

Aldakorra. Txikia, estua, luzea, handia, biguina, gogorra, lehorra, bustia...

Maindire azpian, zer nahiago duzu? Intentsitatea? Goxotasuna?

Gorputzak askatasunean eskatzen didan horretara ihes egitea. Unean unekoak.

Eta, neguko hotza edo udako beroa?

Neguko hotza nahiago. Berotasuna nire esku!