Itsas sakoneraino

AEBetako National Science Fundazioak ozeanoen ikerketarako beste urpeko bat jarriko du martxan 2008an. Orain itsasoak ikertzeko erabiltzen duten urpekoak 4.500 metrotara urperatzeko aukera du. Urpeko berria, aldiz, 6.500 metroko sakonerara sar daiteke. Hortaz, ia leku guztietara iristeko gai izango da.