“It´s my house”

“It´s my house” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/its-my-house/@@download/image/16p10-1.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
I:Shead
16.zenbakia
“It´s my house”
Kobazuloko irteera gertuago dagoela adierazten duen argitxoa ikusi eta arnasa hartzen dugu orain, lasaiago. Kostata, baina azkenean, “dantza musika” lantzen duen euskal taldearen iraupen luzekoa dugu eskuetan. Euskal Herrian egindako house musika. Erritmo beltzen ildotik, jazzaren eta soularen eragina duena eta hasieratik bukaerara arte entzun daitekeena. Patxi Gainza eta Didier Larralde lapurtarren proiektua da I:Shead, Ostiela aldizkariaren azken alearekin batera banatutakoa. Bide onetik goaz.