Its getting colder

Beti dago noizean behin Islandiako lurralde urrunetatik datorren proposamen interesgarriren bat. Badirudi urruntasunak eta muturreko baldintzek bertako biztanleengan halako eragin bat dutela. We Made Godek 2008an atera zuen diskoarengatik hamaika laudorio jaso ondoren, 2011 urtean ere ez du hutsik egin. Post aurrizkidun estiloetan etxean bezala dabilela sumatzen da hasieratik. Hots gogorrak eta gitarra distortsionatuak batzuetan, eta soinu garbiagoak eta melodia arinak bestetan, tartekatzen ditu. Lasai entzutekoa.