Itoitz eta Esako urtegien aurkako bizikleta martxa

Itoitz eta Esako urtegien aurkako bizikleta martxa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itoitz-eta-esako-urtegien-aurkako-bizikleta-martxa/@@download/image/20078289258Itoitz-esamartxa.jpg
2012/12/13
berria
Itoitz eta Esako urtegien aurkako bizikleta martxa
Itoizko urtegia betetzen hasi zirenetik, 1.100 lurrikara izan dira inguru horretan. Esako urtegia handitzeko lanak hasi zirenetik, izugarrizko arrakalak sortu dira. Funtsean, bi proiektu hauek ingurunean izugarrizko kaltea eragiten dutela salatzeko bizkleta martxa egingo dute abuztuaren 30etik irailaren 2ra.

Itoizko Solidarioak ez daude ezer egin gabe geldirik egoteko prest, agintariek Itoitz eta Esako urtegietako lanekin jarraitzen duten bitartean. Horregatik, aste honetan, bizikleta martxa antolatu dute. Ostegunetik igandera bitartean bizikleta martxa egingo dute Agoitzetik Ruestara (Aragoi).
Martxa honekin bi proiektu hidrologiko hauek oso arriskutsuak direla salatu nahi dute. Izan ere, naturari kalte handiak eragiteaz gain, inguruko biztanleentzat arrisku nabarmena dira, urtegietako paretak oso desegonkorrak baitira. Horren adierazle dira Itoitzen azken urteotan izandako 1.100 lurrikara baino gehiago eta Esan sortutako ehun metro baino gehiagoko arrakalak edo pitzadurak.
Honen guztiagatik jendeari bizikleta martxan parte hartzeko deia egin diote, eta izena emateko 696528018 telefonoa edo sositoiz@sindominio.net helbidea jarri dituzte martxan.
Egitaraua honakoa da:

ABUZTUAk 30, osteguna: AGOITZ.

18:00: Iruñeko Labrit aldapan txirrindula biltzea, Agoitzera eramateko kamioian sartzeko.

19:00: Iruñeko Autobus Geltokitik Agoitzera autobusa.

19:45: Itoizko urtegia ikusteko Alduntza gaineko igoera txirrindulaz. Bertan betetze proben inguruko irregulartasunen berri emanen da.

22.00: Ekaiko elkartean afaria.

ABUZTUAk 31, ostirala: AGOITZ - ZANGOTZA. 32 Km.

9.00: Gosaria.

10.00: Txirrindularien irteera.

14.00: Arripodasen bazkaria.

18.30: Helmugaratzea Zangotzan.

19.00: Hitzaldia: Esako urtegiaren handitzea eta Itoizko urtegia. Aragoi ibaia Elkartea eta Itoizko urtegiak mehatxaturiko auzokideen Batzarrark eskainia.

21.00: Haur antzerki saioa: Ura guztientzat. Betiko berberak taldeak eskainia.

IRAILAk 1, larunbata: ZANGOTZA - ARTIEDA (Aragoi). 39 km.

9.00: Gosaria.

10.00: Txirrindularien irteera.

12.30: Esako urtegiaren ondoan pitzadura eta lur lerratzeen inguruko azalpenak.

14.00: Bazkaria Esa urtegiaren bazterrean.

19.30: Helmugaratzea Artiedan.

20.00: Aragoiko urtegi proiektu batzuen bideo emanaldia.

23.00: Herri kirolak.

IRAILAk 2, igandea: ARTIEDA- RUESTA- autobusa. 20 km.

10.00: Gosaria.

11.00: Txirrindularien irteera.

12.00: Ruestara iritsi.

12.15: Ekintza zuzeneko tailerra.

14.30: Bazkaria.

19.00: Artiedako bidegurutzetik lineako autobusa Iruñera.

Informazio gehiago Itoizko solidarioen webgunean