Italiensk for begyndere ****

Italiensk for begyndere **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/italiensk-for-begyndere/@@download/image/14p52-6.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Lone Scherfig. Aktoreak: Andres W. Berthelsen, Anette Stovelbaek, Peter Gantzler. Generoa: komedia erromantikoa. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2000. Iraupena: 108 minutu. 
14.zenbakia
Italiensk for begyndere   ****
Dogma film bat zuzendu zuen lehen emakumea izan zen Lone Scherfig danimarkarra. Italiensk for begyndere komedia erromantiko aparta da, eta Zilarrezko Hartza bereganatu zuen Berlingo Zinemaldian. Sei bihotz bakartik izena eman dute Kopenhageko auzune galdu bateko hizkuntza akademia xelebre batean italiera ikasteko. Italiera ezagutzeko bat-bateko grin horren atzean, ostera, maitasun beharra asetzeko desioa ezkutatzen da soil-soilik. Samurra, dibertigarria… ezinbestekoa,. Etzazue galdu.