Italian 18 urtetik beherakoek paseoak eman ditzakete helduek lagunduta

Italian 18 urtetik beherakoek paseoak eman ditzakete helduek lagunduta Herrialdeko Barne Ministerioak haur eta gazteei kalera irteteko baimena luzatu die, beti ere, guraso edo tutore batek laguntzen badio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/italian-18-urtetik-beherakoek-paseoak-eman-ditzakete-helduek-lagunduta/@@download/image/shutterstock_1541139875.jpg
2020/04/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herrialdeko Barne Ministerioak haur eta gazteei kalera irteteko baimena luzatu die, beti ere, guraso edo tutore batek laguntzen badio.
Italian 18 urtetik beherakoek paseoak eman ditzakete helduek lagunduta

Amesgaiztoaren amaierarekin amesten hasi dira Itailan, eta normaltasuna berreskuratzeko egun desiratua oraindik urrun dagoen arren, konfinamendu luzearen ondorioak arintzeko hainbat debeku bertan behera utzi dituzte herrialdean, osasun arrazoiak medio. Gauzak horrela, hemendik aurrera 18 urtetik beherako haur eta gazteek paseoak eman ditzakete beren etxe ingurutik, beti ere, guraso edo tutore batek lagunduta.

Paseo hauek bakarka egin beharko dituzte (soilik guraso batek lagunduta) eta etxetik gertu, eta ezingo dute asko luzatu; osasun arrazoiak bultzatuta luzatutako baimena da, ez da jolasteko edo kalean egoteko helburuarekin hartu.

Horrekin batera, zaharrei eta ezgaituei ere eragiten die baimen honek; kalera irteteko baimena dute, laguntzaile batek lagunduta, osasun arrazoiengatik bada.

Italiako Barne Ministerioak azaldu duenez, horrenbeste denbora etxetik atera gabe osasun fisiko eta mentalean arazo larriak eragin ditzake, batez ere, aurretik aipatutako kolektiboengan (haurrak, zaharrak eta ezgaituak), eta horregatik eman dute paseoan ibiltzeko baimena; dena den, ardura eskatu dute, pandemia oraindik ez baita garaitu.