Italiako herri batera oporretan doan joan nahi?

Italiako herri batera oporretan doan joan nahi? Airbnb plataformak hiru hilabeteko egonaldia oparitzen du; baldintza? Jarraitu irakurtzen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/italiako-herri-batera-oporretan-doan-joan-nahi/@@download/image/0150ae74-3a72-48fe-b943-4a7937b211fb.jpg
2019/01/23
berria
Airbnb plataformak hiru hilabeteko egonaldia oparitzen du; baldintza? Jarraitu irakurtzen!
Italiako herri batera oporretan doan joan nahi?

Hiru hilabete herrixka italiar batean, ezer ez ordaindu gabe. Doako oporraldi ederra. Aukeratutako lekuak Grottole izena du, Italia hegoaldean; herri honek 2.000 biztanle inguru ditu, eta Matera probintzian dago, Basilicatan. Eskaintza Airbnb plataformak aireratu du, Wonder Grottole GKEarekin batera; zehazki, lau lagun hautatuko dituzte esperientzia honetarako.

Hiru hilabete horietan gastu guztiak ordainduta izango dituzte aukeratutako lau bisitariek, eta ekainetik abuztura bitartean egongo dira bertan. Esperimentu honen helburua da lau lagun horiek bertako hizkuntza, kultura eta ohiturak ikastea, ingurua berpizten laguntzeko. Eta baldintza? Hiru hilabete horien ondoren eta behin herriko errutinara egokituta, bertaratzen diren turistei eremua ezagutzera ematea, anfitrioi lanak eginez.

ARRAZOI ON BAT

Airbnbk ez du dirurik aterako esperimentu honekin; Wonder Grottole GKEarekin elkarlanean, turismotik jasotako diru guztia herria eta ingurua berpizteko inbertituko dute. Guzti honen helburua beraz, desagertzeko zorian dauden herri txikiak berriz ere biziz betetzea da. Animatuko zara? Interesatzen bazaizu, egin klik hemen!